Etxea

Ulibarritarrek ongi etorria ematen dizute beuren etxera. XVI. mendeko etxe dotore hau Nafarroako Alloko herrian kokatua dago eta belaunaldiz-belaunaldi familiaren zaintzeari esker, eraikizunaren jatorrizko banaketa fin mantentzen da oraindik ere. Berriki zaharberritua, historiaz betetako landetxe erosoan bilakatu da Ulibarritarren etxea.

HISTORIA PIXKA BAT...

Ulibarritarren etxeak XVI. mendeko eraikinen xarma mantentzen du. Vianako Printzea Erakundeak katalogatuta, iraganeko nekazarien etxeen estruktura eta gelak atxiki ditu oraindik ere. Zonaldean etxe gutxi daude “noble” izena hartzeko eskubidea dutenak eta Ulibarritarrena hoietako bat da, Nafarroako Erresumak ospe handia zuen garaietako ondarearen barne baitago.

BARNEKO ESKAILERA

Beheko solairuko ataritik izugarrizko barneko eskailera abiatzen da etxeko gainekaldeko pisuetara. Sabaiatik zintzilikaturik, eskailerak egiten duen tartea kandelabruzko lanpara eder batek betetzen du. Bigarren eta hirugarren pisuko paretetan antzinako denboretako labrarien tresna ezberdinak daude ikusgai, museo etnografiko txiki baten antzera.

Etxeko sarrera errekarrizko lurzoruarekin
Dantza gela
Joku gela eta ardandegia
Museo etnografiko txikia

ERREKARRIZKO LURZORUA

Sarrerako ate zaharrak atari zabal eta zaindu batera eramaten gaitu. Lurzorua XVI. mendekoa da eta errekako harri borobilez osatua dago.

MUSEO ETNOGRAFIKOA

Eskailera nagusia segituz, etxeko bigarren eta hirugarren solairuetara iritsiko gara. Gora goazen heienean, paretetan antzinako garaietan nekazariek erabiltzen zituzten tresna ezberdinak zintzilikatuta ikusi ahalko ditugu, museo etnografiko txiki baten antzera.

Hirugarren solairua lehenagoko aletegia da eta azpikaldekoaren azal berbera okupatzen du. Bertan, XVI. menditik hona etxea kontu duten zutabe zaharrak ikusten ahal dira oraindik ere.