Proposamenak
Alloko herria toki pribilegiatu batean kokatua dago (Iruñetik oso gertu), Montejurra mendiaren magalean. Lizarratik 10 km-tara aurkitzen da Ulibarritarren etxea, Nafarroako zonalde ezberdinak ezagutzeko abiapuntu aproposa izanik.
Oso ongi komunikatua dago, bertatik pasatzen baitira errepide nagusiak: Donostikoa, Gasteizkoa, Bilbokoa, Logroñokoa, Madrilekoa eta Bartzelonakoa.
Etxetik hurbil:
- Urederrako ur jaioa.
- Donejakue bidea.
- Urbasako mendatea.
- Los Arcos-eko zirkuitua.
- Arellanoko musak eta herri txiki politak.
Gure etxera etortzean informazio gehiago emanen dizuegu.
BESTE TOKI INTERESGARRIAK
Bisita gidatuak: Iruñea, Lizarra, Donejakue, Ibilbide erreala (Leire, Zangoza, Uxue, Erriberri), Baztan eta Erronkari.
- Karlismoaren museoa.
- Arellanoko musak.
- Upeltegietara bisitak.
- Allozko urtegia.
- Lizarraldean turismoa.
Gainera, mendi eta bizikleta itzuliak egiteko (Urbasa mendatearen inguruan) toki aproposa da Ulibarritarren Etxea.